San Miguel, lehenengo finalista

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 30a, 01:00

Egungo lau erremontista onenen artean Buruz Buruko III.Masterra jokatzen ari da egun hauetan Galarretan. Atzokoan, 4garren aldiz elkarren kontra jokatu zuten Zeberio IIak eta San Mi­guelek. Orain arteko partidu guztiak San Miguelek irabazi ditu, eta gauza bera gertatu zen atzokoan; Zeberio II 24-San Miguel 30. Horrela, San Miguel izango da urtarri­laren 5ean finala jokatuko duen erremontistetako bat. Bigarren finalista nor den bihar jakingo da. Ezkurrak Urrizaren aurka jokatuko du. Partidu interesgarria, inondik ere. Izan ere, dagoeneko, Buruz Buruko 11 txapela jantzitakoa baita Ezkurra, eta Urriza berriz, egungo banakako eta binakako txapelduna baita.

Hasieratik garaile
San Miguelek ondo merezita irabazi zuen atzoko parti­dua. Hasieratik markagai­luan aurretik jarri zen, eta horrela eutsi zion partidu osoan zehar. Sake ederrak egin zituen eta arriskatu egin zuen. Hortxe, garaipenaren klabea. Lortutako tantoetatik 18, bi paretako jokaldietan lortu zituen San Miguelek.

Bihar, beste finalerdia
Buruz Buruko txapelketa hau 3 partidutan erabakitzen da. Atzokoa izan zen lehe­nen­goa. Bigarrena berriz, bi­har jokatuko da. Urriza eta Ezku­rra izango dira aurrez aurre. Biharko irabazlea San Miguelen aurka neurtuko da, urtarrilaren 5ean joka­tuko den finalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!