Gaur, lehenengo aldiz, Joxean Arabiatorre I.Txapelketa jokatuko da Zubipen. Denera, infantil mailako 12 neska taldek hartuko dute parte, goizeko 10:00etatik 13:00ak bitartean. Babesleak dira: Rioja eta Txili tabernak; Aitor Lasa gaztategia; Bereziartua sagardotegia; eta Alberdi eta Getari harategiak. Jokoan arituko dira Hernaniko 3 talde, Añorgako 2, Zumaiako 2, Tolosako 2, eta Ordizi, Zarautz eta Urnietako bana. Partiduak 4 taldeko 3 multzotan jokatuko dira.
3 sari
Txapelketa honetan 3 sari banatuko dira: txapeldunari , azpitxapeldunari, eta Jokalari Onenari Saria.
Omenaldia, Arabiatorreri
Nesken futbola hasi zenetik Joxean Arabiatorre izan da nesken taldeko delegatu nagusia. Horegatik, CD Hernanik omenaldi txiki bat egin nahi izan dio, bere izenean txapelketa hau sortuta.