Hernaniko Parrokiarteko Pastoral Kontseiluak jakinarazi du «ohiko gastuei aurre egiteko zailtasunak» dituztela, eta ondorioz, «dirua lortzeko beste bide batzuk asmatu behar» izan dituztela. Era berean, gogorarazi dute «kristau elkartea bizirik eta jardunean mantentzea eliztar guztion erantzukizuna dela». Horregatik Parrokietako zerbitzuengatik donatiboak ordaintzeko eskatuko dute 2013an, eta ezin duenak borondatezko donatiboa eman ahal izango du. Prezioak, ondorengoak: ezkontzak, 150 euro; hiletak, 50; bataioak, lehenengo jaunartzeak eta sendotzak 30 euro; katekesia 20 euro + 10 euro (liburua); hildakoen mezak 10 euro; eta ziurtagiriak, 5 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!