Liztor asiatikoen kabiak kentzeari utzi diote, arriskurik ez dagoelako

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 30a, 01:00

Hernaniko Udaltzaingoak jakinarazi du liztor asiatikoaren kabiak kentzeari utzi ziotela abenduaren 12an, dagoeneko arriskurik ez dagoelako. Izan ere, kabiak hutsik daude, eta liztorrek ez dituzte kabi zaharrak berrerabiltzen. Hala ere, Udaltzaingoak lanean jarraitzen du datuak biltzeko. Horrela, kabien kokapen mapa egiten ari dira, datorren urteko kokapenak aurreikusteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!