Kantatuz kontatu bi ipuin

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 30a, 01:00

Ipuinak kantatuz ere kon­tatu daitezke. Gaur arratsalde­ko 18:30e­tan, Tolosako Topic zen­tro­an, ikuskizun berezia izango da, antzerkia, txotxon­giloak eta musika elkartu ditu­ena. ‘Her­nani’ Musika Eskola­ko abesba­tzak parte hartuko du ikus­kizun horretan, beste hainbat abesbatza eta musi­karirekin batean.

Bi ipuin
Ikuskizunean bi ipuin kon­tatuko dira, biak, David Azur­zak konposatuak eta Joxemari Iturraldek idatziak. Abesbatza hernaniarrak bi­garren ipuinaren kontaki­zu­nean hartuko du parte; Hurkus erre­mentaria izenekoan. Erre­mentari bakarti bat da Hur­kus, zatar xa­marra, baina bi­hotz onekoa. He­rrian zabal­du da gaiztoa dela, eta Satanek hori horrela ote den jakiteko, infer­nura eramango duen dea­brua bidaltzen dio Hurkusi. Lehenengo ipuina Erlaun­tzaren sekretua izango da. Er­leen jakinduriari esker lanak ezinhobeto egiten dituzten bi baserritarren istorioa konta­tzen da. Hirugarren baserritar batek, inbidiak jota, guztia zapuztu nahiko du.

Sarrerak, Topic-en
Helduek 7 euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, 4 (familia ugariek deskontuak dituzte). Sarrerak salgai daude Tolosako Topic zentroan edo www.topictolosa.com webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!