10 txistu doinuren ohiartzuna entzungo da gaur, arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 30a, 01:00

Musika Eskolako ikasleak igandero ateratzen dira he­rriko kale­etan barrena jotzera. Gaur­­koan, urteko azken igan­de ho­netan, txistulari taldea­ren txanda izango da. 14 txistu­larik osatu­tako taldeak, Iñaki Egurenen zuzendaritza­pean, 10 pieza joko ditu; txistu errepertorio klasikoko doi­nuak batzuk, eta Gabon kan­tak beste batzuk. Ho­rietako batean, Xirularrua (gaitaren familiako tresna) entzuteko aukera ere izango da. Kontzertua eguerdiko 12:30e­­­tan hasiko da, udaletxe­ko arkupeetan.

Klasikoak eta Gabonetakoak
Kontzertuaren lehenengo za­tia txistu errepertorio klasiko­ko piezek osatuko dute. Bigarren zatian berriz, Gabon doinuak entzuteko au­kera izango da. Horietako ba­tzuk bertakoak izango dira, ezagunak. Baina Italiako doi­nu sorta bat ere joko dute, xirularruak lagunduta.


EGITARAUA

-Arizkungo ttun-ttuna.
-Monzonen minuetoa.
-Vivace. -Bakarlariak: Idoia Ansorena eta Ander Arandia.
-Mand1azainak.
-Fandangoa eta arin-arina.
-Eguberri ezti.
-Gabon eguna.
-Belengo portalian.
-Tre Canzoni di Natale. -Xirolarrua: Aitor Aiestaran
-Hator, hator.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!