Urte berria hasteko bi egun besterik ez dira geratzen eta urtarrilean ohikoak diren bi ekintza izango dira aurten ere: Errege Magoen kabalgata eta txotx denboraldiaren hasiera. Errege Magoak urtarrilaren 5ean ibiliko dira herriko kaleak girotzen eta ondoren opariren bat edo beste ere banatuko dute. Txotx denboraldiari berriz, urtarrilaren 13an ekingo zaio Hernanin. Horretarako, Txotx Eguna antolatu du Udalak, urtero bezala. Herritarrek aurtengo sagardoa probatzeko aukera izango dute Plazan.
Bertso jaialdi ederra,
6 bertsolariren eskutik
Bada azken urteetan ohitura bihurtu den beste ekitaldi bat: Bertso jaialdia. Horrek ere ez du hutsik egingo aurten. Jaialdia urtarrilaren 4an, hau da, ostiralean izango da. Bertsolataren azken emanaldia izango da. Arratsaldeko 19:30etan Biterin saio bikaina eskaintzeko prest igoko dira oholtzara, Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Odei Barroso, Iñaki Zelaia, Iker Zubeldia eta Eli Pagola. Amaia Otxotorena izango da gaijartzailea.
Marsel Magoaren emanaldia
Eskolara bueltatu aurretik, Gabonetako oporraldiaz gozatzen jarraitzeko aukera ere izango dute haurrek. Izan ere, ostegunean Marsel Magoak emanaldia eskainiko du Biterin, 17:00etatik aurrera. 5 urtetik gorako haurrentzat izango da.
Ikastaroak, erakusketak, erromeria...
Hilabetero-hilabetero antolatu ohi diren ekintzekin gozatzeko aukera ere izango da urtarrilean. Adibidez, Gazte Txokoak ekintza ugari antolatu ditu eta ostiralean Pio Barojara joango dira eskalatzera.
Horrez gain, ikastaro ezberdinak izango dira eta baita erakusketak ere. Kalez Kale Kantari eta erromeria ere antolatu dituzte herria girotzeko. Eta hilabeteko azken larunbatean Bigarren eskuko azoka izango da.
URTARRILEKO KULTUR AGENDA
Urtarrilak 2:
-Gazte Txokoa: Mahai futbol
txapelketa.
Urtarrilak 3:
-Antzerkia haurrentzat: Marsel Magoa. Adina: 5 urtetik gorakoentzat. Hizkuntza: euskera. Biteri kultur
etxean, 17:00etan.
Urtarrilak 4:
-Bertso jaialdia: Biteri kultur etxean, 19:30etan.
n Gazte Txokoa: Pio Barojara irteera eskalatzera. 14-16 urte bitarteko
gazteentzat. Goizeko 09:50etan, Atsegindegin. Antolatzaileak: Hernaniko Kale Hezitzaileak
eta Gazte Txokoa.
Urtarrilak 5:
-Errege kabalgata, 18:00etan.
Urtarrilak 8:
-Bisuteria-abalorioak ikastaroen hasiera: Biteri kultur etxean, 19:00etatik 20:30etara.
-Erakusketa: Maketak.
Urtarrilaren 22ra arte egongo da
ikusgai. Egilea: Serafin Hernandez. Biteri kultur etxean, 18:00etatik 20:00etara.
Urtarrilak 10:
-Bisuteria-abalorioak ikastaroen hasiera: Biteri kultur etxean, 19:00etatik 20:30etara.
Urtarrilak 12:
-Kalez Kale Kantari: Plaza Berritik abiatuta, 12:00etan.
-Erromeria: San Joan Konpartsak antolatuta, 18:30etatik 20:30etara.
-Gazte Txokoa: Wii estreinaldia.
Urtarrilak 13:
-Txotx Eguna.
Urtarrilak 14-25:
-Sendabelarrak ikastaroan izena emateko epea. Hizkuntza: euskera. Biteri kultur etxean izango da
ikastaroa.
Urtarrilak 15:
-Literatur Solasaldiak: Jean Rhysen ‘Sargazo itsaso zabala’ liburua. Dinamizatzailea: Ane Mayoz
(euskeraz). Udal Liburutegian, 19:30etan.
Urtarrilak 21:
-Zilegi Eskola: Argazkilaritza
ikastaroa, AEKk antolatuta.
Hizkuntza: euskera. AEK euskaltegian, 19:00etan.
Urtarrilak 25:
-Gazte Txokoa: pizzak egiteko tailerra.
Urtarrilak 26:
-Bigarren eskuko azoka: Atsegindegi plazan, 10:30etatik 13:30etara.
Urtarrilak 27:
-Gazte Txokoa: Kutxa Espaziora
irteera.
Urtarrilak 28:
-Zilegi Eskola: Argazkilaritza ikastaroa, AEKk antolatuta. Hizkuntza: euskera. AEK euskaltegian, 19:00etan.
Urtarrilak 29:
-Erakusketa: argazkiak. Otsailaren 12ra arte egongo da ikusgai. Egilea: Marisol Yaben. Biteri kultur etxean, 18:00etatik 20:00etara.
Urtarrilak 30:
-Gazte Txokoa: Kandelak egiteko
tailerra.
Urtarrilak 31:
-Gazte Txokoa: Kandelak egiteko
tailerra.
Otsailak 4:
-Zilegi Eskola: Argazkilaritza ikastaroa, AEKk antolatuta. Hizkuntza: euskera. AEK euskaltegian, 19:00etan.