«Nesken emaitza izan da bereziki ona»

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 30a, 01:00

Neskak bereziki, primeran aritu ziren atzokoan. «Duela bi aste, Tolosan, irabazi egin zu­ten, eta orain berriro irabazi du­te, denbora hobetuta gainera», azaldu dio Kronikari Xa­bi Gurrutxaga entrenatzaileak. Infantil eta kadete mailako neskek osatutako A batelak, lehenengo postua lortu zuen atzo Elorrabin, 04:35,74 denborarekin. B eta C batelak berriz, 4garren (04:50,25) eta 6garren (05:00,83) postuan iritsi ziren. Mutiletan, infantilek ere lan polita egin zuten, eta 2garren pos­tua lortu zuten, 04:31,78 denborarekin. Kadete mailan berriz, A taldeak 3ga­rren postua lortu zuen (05:34,75), eta B taldeak 10garrena (06:06,00). «Estropada polita atera» zela aipatu zuen Gu­rru­txagak, eta «hasiera polita» eman diotela onartu zuen. «Oso gustora gaude; hasiera polita eman diogu eta denak hobetzen ari dira».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!