Kaxkoa trafikoari itxita egongo da eguerditik aurrera, astelehenean eta urtarrilaren 5ean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 29a, 01:00

Hernaniko Udaltzaingoak jakinarazi du Hernaniko Kaxkoa trafikoarentzako itxita egongo dela eguerdiko 12:00etatik aurrera, datorren astelehenean eta urtarrilaren 5ean. Egun horietan kalean oinezko asko egoten dela eta, trafikorik ez izatea komeni dela azaldu du Udaltzaingoak. Hori horrela, zamalanak egin behar izanez gero, ordutegira moldatzeko eskaera egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!