David Azurzak konposatutako eta Joxemari Iturraldek idatzitako Erlauntzaren sekretua eta Hurkus errementaria ipuin musikatuak entzuteko aukera izango da bihar, 18:30etan, Tolosako Topic zentroan. Beste abesbatzekin batera, Hernaniko koruak kantatuko du. Sarrerak www.topictolosa.com webgunean erosi daitezke, 7 eurotan gehienez.