Mutrikuko Okelar bertsopaper lehiaketan bigarren saria lortu du Iñigo Legorburu hernaniarrak.
Hitzen ekonomian bertso sortarekin lortu du saria. Krisi ekonomikoaren inguruan idatzi du Legorburuk, egungo egoerarekin kritiko azalduz, eta 8 errimako 10 bertso eta Xabier Leteren
Langile baten semea doinua erabili ditu horretarako. Saria jaso zuen Arkaitz Estiballes eta Jexux Mari Irazu bertsolarien eskutik: 150 euro eta Okelar anaien liburua. Sari hau, Legorburuk urte honetan lortu dituenen artean 6garrena izan da.