Autodefentsa feminista tailerretatik lehenengoa gaur izango da, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 29a, 01:00

Gaur goizeko 09:45etatik 14:00ak bitartean Autode­fen­tsa Tailerra emango du Her­naniko Txoko Feminis­tak Biterin. Tailer honek jarrai­pena izango du, au­rrerago beste bi egiteko asmoa azaldu baitu tal­deak.


Helburua: indarkeria sexistarekin amaitzea
Tailer hauen helburua, ar­gia da: indarkeria sexista­rekin amaitu nahi du Her­naniko Txoko Femi­nistak. Horretarako, beha­rrez­­koak diren jokabide, jarrera eta tresna mul­tzoaren berri emango dute gaurko tailerrean. «Klabea da nork bere burua maitatzea eta erres­petatzea, eta gainontzekoei mugak jartzen ikastea. Azken batean, autoestimua indartzea», diote. Tailerrak balioko du emakumeak antolatzeko, tal­dean eztabaidatzeko, el­karri babesa emateko eta espazio kolektibo indartsu bat sortzeko, «ezin baitugu gure segurtasuna eta bizitza beste batzuen esku utzi», azaldu dute.


Beste bi tailer, laster
Oraindik datak zehaztu ez badituzte ere, tailer honek jarraipena izango duela azaldu du Hernaniko Txo­ko Feministak. Beste bi tailer egitea aurreikusten dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!