San Silvestre tiraldirako entrenamendua, bihar Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 29a, 01:00

Astelehenean, San Silvestre Plater Tiro Txapelketa jokatuko da urtero bezala eta bihar entrenamendu eguna jarri dute. Astelehenekoa urteko azken tiraldia izateaz gain, Santa Barbaran egingo den azkena izango da, tiro zelaia itxi egingo baitute betiko. Txapelketa 11:30etan hasiko da eta izena 10:00etatik 11:30etara eman ahal izango da. Inskripzioa: 15 euro. Sariak banatu ostean, parte hartzaile guztientzat luntxa eskainiko du Txantxangorri elkarteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!