Axpik eskuratu du euskerazko tira onenaren saria

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 29a, 01:00

Hilabete honetan bi sari irabazi ditu Ainara Azpiazu Axpi ko­mikigile hernaniarrak. Aben­du hasieran Galtzakomik Saria eskuratu zuen eta orain gutxi, euskerazko tira onenaren saria, Arrasateko sexismoaren kontrako komiki-tiren lehiaketan. Eta artean, Olentzero iristeko ze­go­en. Hala azaldu dio Kroni­kari: «Berria eman didatenek esan di­date aurten Olentzero lehenago etorri dela neregana, eta egia bo­ro­bila!». Axpik sekulako poza har­­tu du sari honekin: «Nere la­nak nolabaiteko errekonozi­men­dua lortzearen poza, euskeraz lan egitearen poza eta genero berdintasunaren baloreei behar bezalako garrantzia ematearen poza». Axpik egindako ko­­miki-tira, gona jantzi nahi duen mutil koxkor bati buruzkoa da.


400 euroko saria
Euskeraz eta gaztelaniaz aurkeztu zitezkeen lanak eta jokoan zeuden lan onenaren saria, euskerazko lan onenaren saria eta bi aipamen. Axpik 400 euro irabazi ditu. Denera, 20 lan inguru aurkeztu ziren estatu osotik. Lehenengo saria gaztelaniazko batek eskuratu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!