Zeberio II eta San Miguelen arteko lehiarekin hasiko da gaur Masterra

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 29a, 01:00

Hirugarren urtez, Buruz Buruko Masterra jokatuko da Galarretan. Aurten, Urriza, Ezkurra, Zeberio II eta San Miguel izango dira txapela eskuratzeko lehian; egungo lau erremontista onenak, hain zuzen. Txapelketa gaur hasiko da Zeberio II, Buruz Buruko Txapelketako azpitxapelduna, eta San Miguelen arteko partiduarekin. Galarretan, 16:00etatik aurrera jokatuko den jaialdiko bigarren partidua izango da. Hurrengo finalerdia astelehenean izango da, Urtezahar egunean. Bertan neurtuko dira Ezkurra, Buruz Buruko 11 txapela jantzitakoa, eta Urriza, egungo banakako eta binakako txapelduna. Finala, berriz, urtarrilaren 5ean jokatuko da.


San Miguel laugarrenaren bila
Zeberio II eta San Miguel hirutan neurtu dira Buruz Buruko­an azken hiru urtetan. Partidu guzti horiek irabaztea lortu du San Miguelek, nahiz eta emai­tza parekatuak izan. Hori ho­rre­la, Doneztebeko atzelaria faborito da, baina bi pelotariak joku onean dira eta lehia parekatua izango dela aurreikusten da.


Pasa, 6 eta erdira
Aurtengo Masterra berritasun batekin dator: pasa aurreratu egin dute, 7tik 6 eta erdira.


Ezkurra eta Urriza aurrez aurre gaur, jaialdiko partiduan
Masterreko partiduaz gain, beste hiru ere jokatuko dira gaur Galarretako jaialdian. Horien artean, Ezkurra eta Urriza aurrez aurre izango dira. Ezkurrak, Etxeberria IIIa izango du bikote eta Urrizak, Lizaso. Gainerako beste bi partiduak: Etxabe II-Aizpuru III/Matxin VI-Zubiri; eta Etxeberria IV-Zubizarre­ta/Oñatz-Agirrezabala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!