Urteroko zita gaur: Lengokoak eta Realarekin triangularra

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 29a, 01:00

Gabonen bueltan, urtero, Labaien Memoriala jokatu ohi dute Euskal Ligako jubenilek Zubipen eta aurten ere ez du hutsik egingo. Gaur izango da, XXXIX. edizioa, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Ohi bezala, triangular eran jokatuko dute honako hiru taldek: Hernani, Real So­cie­dad eta Lengokoak. Ordute­giak eta partiduak honakoak izango dira: 16:00etan, Real Sociedad-Lengokoak; 17:00e­tan, Real So­ciedad-Hernani; eta 18:00etan, Hernani-Len­gokoak. CD Her­nanik herritar guztiak gonbidatzen ditu Zubi­pera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!