Lau zutabeko kalejira gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 28a, 01:00

Iluntzeko 20:00etan abiatuko dira lau kalejira Portu, Zikuñaga, Antziola eta Etxeberritik. Astelehean berriz, Martutenera martxa egingo da.

Gaur, hileko azken ostirala izanik, ekitaldi berezia antolatu du Herrira mugimenduak. Iluntzeko 20:00etan lau kalejira musikatu aterako dira Hernaniko lau auzotatik: Portuko Pedro Mari tabernatik, Zikuñagako errotondatik, Etxe­berriko bolatokitik eta Antziolako errotondatik. Ondoren, lau kalejirak Plaza Berrin elkartuko dira, eta batera egingo dute Plazarako bidea. Bertan, ekitaldi berezi bat egingo da, «herriko preso eta iheslarien giza eskubideen errespetua eta etxeratzea lortzeko».

Parte hartzeko deia, LABek eta Ezker Abertzaleak
LAB sindikatuak dei egin die langile mugimenduko kide guztiei, gaurko mobilizazioetan parte hartzeko. Ezker Abertzaleak ere bat egiteko deia luzatu die herritar guztiei.

Astelehenean, Martutenera
Bestalde, datorren astelehenean Martuteneko kartzelara joateko martxa antolatu du Herrirak, Pausoz pauso bagoaz. 13ak Herrira lemapean. Bertan gaixotasun larriekin dauden 5 presoei elkartasuna adierazi nahi die horrela. Martxa goizeko 11:00etan abiatuko da Astigarragako Gruas Alonso enpresatik. Hernanitik Astigarragara 10:30etan abiatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!