Plaza batzuk libre, haur etorkinak euskerara hurbiltzeko ikastaroan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 27a, 01:00

Urtxintxa eskolak emango du ikastaroa, urtarrilaren 12, 19 eta 26an, 4 orduko saiotan. Plazak gelditzen dira, eta Doberan eman daiteke izena.

Haur etorkinak euskarara hurbiltzeko tresnak eta programak izena du ikastaroak. Helburua da, haur etorkinak euskerara hurbiltzen lagun­tzeko tresnak eta estrategiak ikastea. Ikastaroa aisialdiko hezi­tzaileei eta irakasleei dago zuzendua bereziki, baina interesa duen edonork hartu dezake parte.

Saioak, 3 larunbatetan
Ikastaroa 4 orduko 2 saiotan emango da, urtarrilaren 12, 19 eta 26an, hain zuzen. Talde bakoitzean 8 eta 20 lagun artean ariko dira, eta ikastaroa partehartzailea eta aktiboa izango da. Besteak beste, honakoak landuko dira: kultur aniztasuna, euskera eta jolasa, motibazio estrategiak, haur etorkinekin euskera sustatzeko programen planifikazioa eta tresnak.

Doberako bazkideentzat merkeago
Izen-emateak 45 euro balio du; Doberako bazkideentzako, prezioa 40 eurokoa da. Izena emateko: 943 33 27 99 - 688 660 707 edo dobera@dobera.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!