Gaur Kixkal tabernan emango du kontzertua Ozenki abesbatzak, 19:30etatik aurrera. Bihar berriz, Belauntzako aste kulturalaren barruan, bertako elizan kantatuko du 18:30etan. Deskantsatzeko denborarik ez du hartu Ozenkik, Gabon hauetan.
Kixkalen, akordeoilari eta trikitilariak lagun
Gaur bertan, arratsaldeko 19:30etan hasita, kontzertua emango du Ozenki abesbatzak Kixkal tabernan. Imanol Kamio zuzendari lanetan ariko da, eta Doinu Zale Musika Eskolako ikasleak izango dituzte lagun. Markel Oiarzabal eta Irati Jauregik akordeoia joko dute, eta Uxue Amonarraiz eta Maider Senper berriz, trikitixarekin ariko dira.
Bihar Belauntzan
Bihar beste kontzertu bat emango du Ozenki abesbatzak, kasu honetan, Belauntzako elizan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bertako aste kulturalaren barruan antolatutako kontzertua izango da hau.
Atsedenik gabe, lanean
Gabon hauetan makina bat kontzertu ematen ari da Ozenki abesbatza. Kantuzek San Joan Bataiatzailea elizan antolatzen duen Gabon kanten jaialdian parte hartzen hasi zuen Ozenkik Gabonetako egitaraua. Pasa den asteburuan berriz, Musika Bandarekin batera eman zuen kontzertua Ozenkik, Milagrosan.