Gaur, 21:00etatik aurrera, XXIV. Kirolaren Gala egingo da Donostiako Silken Amara-Plaza hotelean. 2012ko kirolari gipuzkoar onena aukeratuko dute bertan, eta beste sari batzuk ere emango dituzte. Tartean, Hernani CRE taldea sarituko dute, urte honetan Ohorezko Mailara igotzeagatik. Kirolari onena berriz, Gipuzkoako Kirol Kazetarien Elkartearen eta hainbat kirolari, patrozinatzaile eta kluben artean aukeratuko da.
Hernaniko jokalariak Selekzioekin
Euskadiko eta Espainiako Selekzioek Hernaniko hainbat jokalari deitu dituzte, abenduan eta urtarrilean egingo dituzten kontzentrazioetan parte hartzeko. Besteak beste, Beñat Iradi, Mattin Mujika, Mikel Paino, Jon Ander Puertas eta Peio Perez kadeteak; Eneko Noriega, Xabat Erroizenea, Mikel Perez, Mikel Otxotorena, Mikel Zabaleta, Jokin Uzkudun eta Iñaki Leonet jubenilak; Nora Solano, Maialen Aranegi, Marta Tejero, Julia Canellas, Leire Rodriguez, Naroa Jaka eta Olaia Auzmendi senior emakumezkoak; eta Oier eta Iraitz Garmendia eta Igor Genua senior gizonezkoak.