Bederatzi bertsolari lehian bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 27a, 01:00

Aralar tabernan erosi daitezke sarrerak, 18 eurotan, biharko ‘Soziedadeak bertsotan’ bertso-afarirako. Larunbatean berriz, ‘Historiaren hari zahar horri...’ emanaldia estreinatuko da, 19:30etan Biterin.

Soziedadeak Bertsotan sa­io­ak arrakasta haundia izan zuen lehengo urtean, eta hori horrela, aurten, bigarren edizioa antolatu da. Bihar, 20:30etatik aurrera, bederatzi bertsolariren arteko lehia bi­zia izango da Sagastialde Elkar­tean, afari eder baten bueltan.

9 bertsolari; 9 elkarte
Lehian 9 bertsolari ariko dira, eta bertsolari bakoitza Hernaniko soziedade baten ordezkaria izango da. Unai Gaztelumendi Txan­txan­gorri elkartearen izenean ariko da; Iñaki Zelaia, Peña Otañorenean; Eli Pa­go­la, Santa Barbararenean; Aritz Zerain, Urmiarenean; Amaia Otxotorena, Sagastial­derenean; Xabier Legarreta, Arano, San Rokerenean; Oier Iurramendi, Karobirenean; eta Iñigo Azpiroz, Xalapar­taren izenean. Aurkezle lanetan Arnaitz Lasarte ariko da, eta epaileak izango dira Joxeanjel Oiar­tzabal eta Mikel Iturbe.

Sarrerak lortzeko aukera
Soziedadeak Bertsotan saiorako sarrerak gelditzen dira oraindik, 18 eurotan, Aralar tabernan. Afaria ere prezio berean sartuta dago.

Bertso musikatuen estreinaldia, larunbatean
Bertsolatako egitarauaren barruan egingo den hurrengo saioa, larunbatekoa izango da. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Historiaren hari zahar horri...’ bertso musikatuen saioa estreinatuko da. Bertso zahar eta berriak kantatuko ditu Eñaut Agirrek, eta doinu zahar eta berriak joko dituzte Imanol Kamiok eta Aitor Atxegak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!