Elkarteetako bertsolari txapelketa, eta Bertso Musikatuak, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 26a, 01:00

Bertsolatako egutegiaren barruan, bi emanaldi izango dira aste honetan, Hernanin. Batetik, ostiralean, Elkarteetako Bertsolari Txapelketako 2garren edizioa egingo da, bertso-afari baten bueltan, Sagastialde elkartean. Sarrerak salgai daude, 18 euroan, Aralar tabernan eta elkartean bertan. Bederatzi bertsolari entzun eta giro ederrean afaltzeko aukera izango da. Bestalde, larunbatean Bertso Musikatuen lehenengo emanaldia izango da, 19:30e­tan Biterin. Eñaut Agirrek, Imanol Kamiok eta Aitor Atxegak bertso zahar eta berriak jarriko dituzte, musikak lagunduta. Sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai, emanaldia hasi baino lehen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!