Autoestimua indartzeko tailerra, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 26a, 01:00

Kaleak berreskuratzen ari gara kanpainaren barruan an­tolatu du Hernaniko Txo­ko Feministak larunbateko autodefentsa tailerra. Goize­ko 09:45etatik 14:00etara bitartean, «indarkeria sexistaren erroetara jo eta berarekin bukatzeko beharrezkoak diren jokabide, jarrera eta tresna multzoaren» berri emango da, Biteri kultur etxean. «Autodefentsaren bidez autoestimua indar­tzea» dute helburu.

Tailerra baino gehiago
«Jarrera matxistak identifikatu eta hauei uko egiten trebatzea da autodefentsa egitea. Hori lortzeko, autoestimua indar­tzea da klabea», diote Txoko Fe­­ministako kideek. «Izan ere, nork bere burua maitatzeak eta errespetatzeak laguntzen du, behar denean, jendeari mu­­gak jartzen», gaineratu dute.
Larunbateko tailerraren bidez, hainbat alor landuko dira, taldean: norberaren defendatzeko gaitasuna, ema­kumeak antolatzea, taldean eztabaidatzea, babesa ematea, espazio komunak sortzea eta kontzientziatzea.

Izen-ematea, zabalik
Izena emateko, ondorengo hel­bidera idatzi behar da: hernanikotxokofeminista@gmail.com.

Tailerrak, jarraipena
«Espazio kolektibo indartsu bat eraikitzeko ahaleginean», beste pare bat tailer antolatuko dira, urtean zehar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!