Partidu kaxkarra eta emaitza tristea, urteari agur esateko

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 26a, 01:00

Teklan Laserrek 55-65 galdu zuen igandean TAKE Orbela tolosarren kontra.  Partidu kaxkar xamarra jokatu zuten, eta ezin izan zuten arerioa gainditu.

Erasoan motel
Erasoan motz gelditu ziren hernaniarrak, eta atsedenaldira iritsitakoan 18 puntu zituzten kontra.
Bigarren zatian jokua hobetu bazuten ere, tolosarrek beren alde erabili zuten lehenengo zatian lortutako tartea, eta Teklan Laserrek ez zuen lortu markagailuari buelta ematea.

Oporrak, urtarrilera arte
Hernaniarrek oporrak izango dituzte orain, urtarrilaren 13ra arte.
Santo Tomas Lizeoa izango dute orduan aurkari, eta hau ere, ez da partidu erraza izango, sailkapenean hernaniarrak baino 6 postu gorago baitaude donostiarrak.
Orain arte jokatutako partiduetatik 7 galdu eta 5 irabazi ditu Teklan Laserrek. Hurrengo partiduetan jokua hobetu beharko du, sailkapenean gora egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!