Gabon bezperetan Hernani ekitaldiz bete da asteburuan. Ozenki abesbatzak eta Musika Bandak azken urteetan eman duten kontzertu ederrena eman zuten. Txistulari Bandak ere Milagrosa giro ederrean eduki zuen akordeoiaren laguntzaz. Azkenik, Gibelalde auzo elkarteak Olentzero politenari saria eman dio. Irabazleak, Andrea eta Julen Raigon. Bigarrenak, Iker eta Andoni Sancho. Hirugarrena, Saioa Gonzalez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!