Atzo galduta, Gabonetan indarrak hartu beharrean da Hernani

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 24a, 01:00

Aurreneko buelta bukatuta, eta jokalari batzuk min hartuta, Hernanik gustora hartuko ditu Gabonetako opo­­rrak. Atzo 33-0 galdu zuen Katalunian, Santboiana taldearen kontra, eta urtarrilaren 13rako indarrak hartu beharra dauka, Vigoren kontra jokatzeko, bigarren bueltako lehenengo partidua.

Santboiana, talde haundia
Talde haundia da Sant­boi­a­na, eta atzo jokurik onena atera zuen, Hernaniren kontra. Saiatu ziren hernaniarrak, baina katalanek ondo ikasia zeukaten nola jokatu. Hernanik ez zituen aprobe­txatu touche eta mauleak, besteetan bezala, eta 14-0 galtzen zijoazela esperantza bazuten arren, bigarren denbora hasita katalanek egindako entsaioak aukera denak kendu zizkien. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!