nahikoa txistorra bazen aukeran ostiralean Hernanin, beste inora joan beharrik gabe. Hasi Plaza Berritik eta Garin, Lizeaga, Goiz Eguzki eta beste hainbat lekutan jarri zituzten paderak martxan, Santo Tomas egunean. CD Hernani, Gibelalde elkartea edo Herrira mugimendua izan ziren postua jartzera animatu zirenak. Goiz Eguzkin, Santo Tomaseko feriaz gain, sariak ere izaten dituzte, karta-joko eta kaleko jokoetakoak. Aurtengo sarituak: musean, Francisco Hernandez eta Francisco Navas; bigarren, Agustin Cormenzana eta Fernando Galan. Tutean irabazle, Gerardo Barro eta Manolo Morato; bigarren, Claudio Cao eta Jose Lopez. Punttuan irabazle, Daniel Carrera eta Basilio Barrado; bigarren, Patxi Apezetxea eta Eugenio Urruzola. Eskoban irabazle, Lucas Yuste eta Florian Martin; bigarren, Abelardo Peinado eta Matilde Castelar. Kanpoko jolasetan, emakumeetan txapeldun, Tomasa Escarmena eta Loren Oiarbide; bigarren, Vicenta Lopez eta Sara Merino. Eta gizonezkoetan txapeldun, Jesus Brillo, Lucinio Moreno, Jose Lopez eta Jose Iglesias; bigarren, Eugenio Urruzola, Francisco Navas, Pedro Mugerza, eta Antonio Monje.