Ongi etorri beroa, opariak jaso aurretik

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 26a, 01:00

Kottonioren saskia eder­ki beteta ekarri zuen Olentzerok, astelehenean. Az­­ken egunetako eguraldi epelak Oindi menditik Her­nanirainoko bidea erraztu zien zertxobait, elurrik ez baitzuten topatu, mendi-zidorretan.
Baina Hernaniko kaxkoan sartu bezala, nahiko komeri izan zituzten aurrera egiteko. Izan ere, kaleak bete-beteta zeuden, Olentzero agurtzeko irrikaz zeuden haurrekin.

Harrera beroa
Goxo-goxo hartu zuten umeek Olentzero. Herrian barrena buelta egiten lagundu zioten, eta azkenik, Plazan, berarekin elkartzeko aprobetxatu zuten denek. Muxu goxoak emanda, gaueko lehenengo opariak lortu zituzten.

Emozioz betetako eguna
 Olentzero etorri baino lehenago, Hernani girotzera atera ziren astelehenean, herriko ikastetxeeteako haurrak eta hainbat taldetako musikariak. Egun osoan zehar ez ziren falta izan Gabon kantak. Bes­talde, bestelako opariak lortzeko aukera izan zen truke azokan. Mariskada eder bat irabazteko zortea ere izan zuen baten batek. Azkenik, Olen­tzero­ren etorrerak jarri zion egunari azken ikutua, Ttarla dantza taldearen laguntzarekin. Kaxkoa eta Plaza umez bete ziren, Olentzero goxo-goxo hartzeko, eta azken eskariak egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!