Ligako bi onenak aurrez aurre, gaur, Irungo Gal zelaian

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 23a, 01:00

Bi onenak dira, dezenteko aldearekin, gainera. Real Union eta Hernani neurtuko dira gaur, 16:00etatik aurrera, Irungo Gal zelaian, eta txispak espero dira, irundarrak hil edo bizi irtengo baitira garaipenaren bila. Sei puntuko aldea kentzen dio Hernanik Real Unioni. Hiru partidu gehiago irabazi dituzte hernaniarrek; 12 partidu guztira. Real Unionek berriz, bederatzi, eta hor dago bien alderik haundiena. Iker Dorronsororen mutilek ez diete inguratzen utzi nahi irundarrei, inondik inora, eta gaur punturen bat ateratzeak asko esan nahiko luke hernaniarrentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!