Hiru bertso ekitaldi aste honetan; tartean, ‘Soziedadeak Bertsotan’

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 23a, 01:00

Astelehenean Olentzero ibiliko da baserriz baserri, ostiralean Soziedadeak Bertsotan, eta larunbatean bertso musikatuak.

bigarren astean sartu da Bertsolata, aspaldiko egitarau haundienarekin. Aste honetan hiru bertso ekitaldi daude prestatuak, astelehen, ostiral eta larunbaterako. Astelehenean, Olentzero ibi­liko da baserriz baserri, ga­bon eskean, ber­tsoa eta musika lagun dituela. Zikuñaga eta Osiñaga auzoetan ibiliko di­ra, eta autobusa ere izango dute. Gu­da­rien plazan, 15:30etan. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Bederatzi elkarte, bertsotan
Ostiralean, abenduak 28, Herna­niko Sozie­da­de Gastro­no­mi­koak neurtuko dituzte indarrak, bertsotan, Sagastial­de elkartean (bera baita ba­beslea). Iaz Karobi elkarteak irabazi zuen, Beñat Gaz­te­lu­mendi bertsolariarekin. Aur­ten 9 elkarte izango dira, eta bertsolari banak ordezkatuko ditu:  Unai Gaztelumendi (Txan­­txangorri); Iñaki Zelaia (Peña Otaño); Eli Pagola (Santa Barbara); Aritz Zerain (Urmia); Amaia Otxotorena (Sagastialde); Xabier Lega­rre­ta Arano (San Roke); Oier Iurramendi (Karobi); eta Asier Azpiroz Azpi (Xalaparta). Oraindik badira 25 sa­rrera salgai, Aralar tabernan, 18 euroan (afaria eta saioa barne). Larunbatean, bertso musikatuak izango dira Biterin. Emanaldia es­treinatuko dute Eñaut Agirrek, Imanol Ka­miok eta Aitor Atxegak.

Bertsolata, ‘gutiziazkoa’
Bertsolata indarrean hasi da. Umeen saio jen­de­tsua­ren os­tean, ostegunean, Bas­que Cu­li­­na­ry Center bete egin zen, eta go­za­tu polita hartu zuten in­gu­ratutakoek. Aperi­tibo ederra, gutiziazko Bertsola­tarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!