Endika Barrenetxeak irabazi du Binakako Txapelketa Nagusia, Javier Urriza lagun duela, 31-40 irabazita, Olazar eta Ezkurrari. Sekulako partidua jokatu dute bi irabazleek eta ondo merezita lortu dituzte txapelak. Afizioaren bultzada ere izan du Barrenetxea IVak. Martindegi osoa Galarretan ikusi zitekeen, eta sekulako giroa sortu da aspaldiko partez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!