180 igerilari gaur kiroldegian, Hernani Sariaren bila

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 22a, 01:00

Goizeko 09:30etatik aurrera hasiko dira txapelketak eta guztira zortzi igeriketa talde izango dira, eta goi mailako igerilariak.

izango da espektakulua eta zipriztina gaur Hernaniko kiroldegiko piszinan, 180 igerilari gipuzkoarrek parte hartuko baitute, Hernani Saria­ren bila. Urtean egun gutxitan izaten da aukera hainbeste igerilari on batera ikusteko, eta gaur goizean goizetik zita jarria dago, igeri-zale eta ez hain zaleentzako: 09:30etatik aurrera, kiroldegian. Aurten 16garren aldiz an­to­latu dute Hernaniko Sari­keta, eta bertara etorriko dira Hernaniko taldeaz gain: Bu­runtzaldea, Ordizia, Tolo­sal­dea, Bergara, Fortuna, Atle­tico San Sebastian eta Zarautz taldeak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!