‘Pura Vida’, mendia eta pertsona, parez pare

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 22a, 01:00

Iñaki Ochoa de Olza mendizalea Himalaya mendikatean hil zen, jaitsi ezinda geratu baitzen, 7.000 metrotan. Hainbat eta hainbat mendizalek beren helburuak utzi eta Ochoa de Olzari bizitza salbatzeko saiakera egin zuten. Egun gogorrak eta hunkigarriak izan ziren mendizale guztientzat. Pura Vida pelikulak kontatzen du zein zen Ochoa de Olza, eta azken egun haietan bizitutakoa. Donostiako Zinemaldiko Serbitzu saria irabazi zuen pelikula honek, Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinak zuzendutakoak. Biterin izango da, gaur 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar, 19:30etan (azpitituluak euskeraz).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!