Euskera klaseak, taberna edo sagardotegian lan egiteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 22a, 01:00

Informazio praktikoa emango da, ostalaritzan lan egin behar duen jendearentzat. Kurtsoa urtarrilean hasiko da, eta 14 saio egingo dira.

«zer hartuko duzue?», edo «gaur jateko dauzkagu: txorixoa, bakailao tortila eta txuleta»... Txotx denboraldia badator, eta ostalaritzan lan egiteko euskera jakitea ez da gaizki etorriko. Horrexegatik, euskerazko klaseak emango zaizkie, taberna, jatetxe edo sagardotegietan lan egin nahi dutenei. Ikuspuntu erabat praktikoa dauka ikastaroak, lanean be­har izaten diren esaldiak ikasi, eta hitz egiteko lotsa galtzeko. Buruntzaldeko Udalek an­to­latu dute ikastaroa, Banaiz Bagara eta Emun elkarteekin elkarlanean. Urtarrilaren 8an informa­tzeko bilera egingo dute Bite­rin, arratsaldeko 18:00etan. Urtarrilean hasiko dira kurtsoak, eta 14 saio izango dira. Apuntatzeko, deitu: 943 00 80 33 edo 645 733 818. Emailez: ninaizgugara@gmail.com.

Erabat praktikoa
Ikuspuntu praktikoarekin egin dute programa, ostalaritzako langile batek egunero behar di­tuen esaldiak eta abar ikasteko. Benetako taberna edo jatetxeetan emango dira klaseak, egitazko egoerak zein izan daitezkeen ikusteko. Lotsa edo ohi­tura falta superatzeko ariketak egingo dira, eta kontuan har­tuko dira ostalaritzan era guztietako establezimenduak dau­de­la: taberna, sagardotegi...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!