‘Herbnani’ elkartea lanean, cannabis kontsumoa normalizatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 22a, 01:00

Herbnani elkartea aurkeztu zuten joan den ostiralean (abenduak 14). Hernaniko cannabis erabiltzaileen elkartea da. EUSFAC federazioaren barruan dago eta marihuanaren kontsumoa erregulatzearen alde egingo du lan, «erabiltzaileak merkatu beltzetik ateratzeko». Batzorde Terapeutikoa ere badu. Bazkide bidez funtzionatuko du eta egun, 25 bazkide ditu, «gehienak adinekoak».

Herbnani elkartea, iker­keta esperimentalen eta ca­nna­bis erabiltzaileen Herna­ni­ko elkartea da. Urtebetez gestio lanetan eta dokumen­tazio lanetan aritu ondoren, abuztuan sortu zen elkarte bezala eta abenduaren 14ean aurkeztu zuten Akarregi po­ligonoan daukan lokalean (Akarregi poligonoan, 10 zen­bakian, rotonda parean). Herbnani, irabazi asmorik gabeko elkartea da, bazkide bidez funtzionatuko du, eta asmoa du merkatu beltzetik ateratzeko marihuana kon­tsu­mitu nahi duten per­tsonak. «Saltzen dena, lapur­tua denez, kalitate txarrekoa da, prezio abusiboak jartzen dira... Horrez gain, jendeari informazioa eman nahi dio­gu. Ez da ilegala, baina askok ez dakite zenbat kontsumitu dezakegun, zenbat landatu dezakegun... Multen aurrean nola jokatu behar den ere azalduko dugu. Jendeak ez daki errekurtsoak jartzeko aukera dagoenik. Horrez gain, kontsumo arduratsuari buruzko informazioa eman­go dugu, tailerrak...», azaldu dio Hugo Sá elkarteko presidenteak Kronikari

«Ez dugu apologiarik egiten, erregulatzea eskatzen dugu»
Herbnaniko kideek argi di­o­te euren asmoa ez dela inon­go apologiarik egitea, «ezta ere erre behar den edo ez esatea. Baina kontsumitzaile garen heinean eta legala den heinean, egoera erregulatu nahi dugu eta jendea in­formatu nahi dugu. Norma­lizazioa eskatzen dugu, es­tatuak erregulatu dezala. Jendearen beharra da».

Erabilera terapeutikoari buruzko informazioa
Batzorde terapeutikoa ere badu elkarteak; Kike Parras da Batzordeko presidentea. Izan ere, Herbnanin, erabi­lera terapeutikoei buruzko in­formazioa ere emango du­te eta saioak ere egingo di­tuz­te bazkideen artean. Cannabisak eskaintzen ditu­en erremedio terapeutikoak honakoak dira: tinturak, erromero-alkohola, bapo­ri­za­doreak, kremak, olioa... Minak arintzeko egokiak direla dio Kike Parrasek. «Tintura, esaterako, 5 tanta edo hartzen dituzu; aldea se­kulakoa da. Kremek, berriz, ume baten ipurdia bezain leun uzten dute azala».

Ez zaie interesatzen legalizatzea
Hain ona bada, zergatik saltzen da oso txarra izango balitz bezala? Parrasek argi dauka: «Ez zaielako interes­atzen legalizatzea. Erromata­rrek bere garaian erabiltzen zuten baliabide terapeutiko bezala eta baita lehenago ere. Baina debekua Ipar ame­riketatik dator, ez zitzaileako komeni merkatu hori, beste interes batzuk baitzituzten. Eta gainerako herrialde as­kok debeku horretan oinarri­tuta jokatu dute. Gainera, debekatu zuten debekatu nahi zutelako, ez azterketa edo datuetan oinarrituta».

Bazkideek, 21 urtetik gora
Elkarteak bazkide bidez fun­tzionatuko du eta bazkideek honako ezaugarriak izango dituzte, besteak beste: 21 urtetik gorakoak izango dira, cannabis kontsumitzaileak izan behar dute, fakultate mentalak ondo eduki behar dituzte eta estatutuetan zehazten den araudia bete behar dute. Bazkideek kuota bat or­dainduko dute eta diru iturri horrekin egingo dituzte el­kar­teko ekintzak. Elkartea asan­blearioa izango da. Herbnani, EUSFACen (Euskal Herriko Cannabis era­biltzaileen elkarteen fede­razioa) barruan dago.

Kontsumoa, kontrolatua
Herbnanik gehienez, 300-400 bazkide izan ditza­ke. Oraingoz 25 bazkide dira eta gehienbat adinekoak direla dio­te. Bazkide berriak, batez ere, bazkideek beraiek sar­tuak izango dira. Norbaitek bazkide egin nahiko balu, aukera izango luke baldin­tzak eta arauak betez gero, eta zuzendaritzak onartuz gero. Neurri horiek kontuan izango dituzte, kontsumoa kontrolatua izateko. «Hemen produzituko dena bazkideen kontsumorako izango da eta hirugarrenak tartean ez sar­tzeko edo salmentarako au­kerarik ez sortzeko, bazkide bakoitzak aurretik esan behar du zenbat kontsumi­tzea aurreikusten duen. Ho­rren arabera, kultibatuko da. Araudiak dio pertsona batek egunean 2g inguru kontsu­mi­tu ditzakeela. Orduan, astean 15g izan daitezke», diote.

2013an zehar, ekintza ezberdinak
Hastear den urte berriari begira, hainbat ekintza anto­latzeko asmoa dute: hitzal­diak, San Canuto eguna, San Joanetan kata bereziren bat, hilabetero katak, tailerrak erremedio terapeutikoen inguruan: krema tailerra, tintura tailerra, erromero-alkohola egiteko tailerra...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!