Hernaniko XVI. Saria bihar jokoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 21a, 01:00

Bihar goizeko 09:30etatik aurrera, Hernaniko XVI.Saria jokatuko da kiroldegian. Bertan, Hernaniko igerilariez gain, beste zazpi taldek ere hartuko dute parte: Buruntzaldea, Ordizia, Tolosaldea, Bergara, Fortuna, Atletico SS eta Zarautz. Guztira, 189 igerilari ariko dira lehian. Hernaniarrek animatzera etortzeko deia luzatu diete jarraitzaileei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!