Gipuzkoako Tiro Olinpikoko Txapelketa jokatu berri du Aimar Matxio, 9 urteko hernaniarrak, eta txapelketa irabazteaz gain, Euskadiko puntu errekorra lortu du. Guztira, 600 puntu lortu zitezkeen, gehienez ere, eta hernaniar gazteak 564 egin zituen. Hori dela eta, Euskadiko Tiro Olinpikoko modalitateko puntu errekorra lortu du. Matxio Errenteriako Ostadar klubean aritzen da arku-tiroa praktikatzen (Hernanin ez dago talderik), eta eskerrak eman nahi izan dizkie Txema eta Joakin, entrenatzaileei
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!