Prozesu eratzaile baten izena da Gazte Zukgua, eta gazte estrategia finkatzea du helburu.
Prozesu hau 3 bloketan banatuta dago, eta lehenengo biak bukatu dira, dagoeneko. Hernanin eta beste hainbat herritan formakuntza saioak egin dira, eta azken saio honetan, gazte estrategia definitu eta erakundearen izaera zehaztuko dira, parte hartzaile guztien artean.
Hau guztia hobeto ulertzeko, elkar ezagutzeko, ondo pasatzeko eta nork bere ekarpenak egiteko, Gazte Zukgua astea antolatu da Hernanin, abenduaren 26, 27 eta 28an.
Ekarpenak egiteko eta ondo pasatzeko astea
Abenduaren 26an hasiko da Hernanin, Gazte Zukgua astea.
Egun honetan Tximeletak eta pizzak ekitaldia antolatu dute, 19:00etan hasita, Garinen. Bertan, Tximeletak dokumentala jarriko dute, ‘gazte borrokaren parte izan diren, garen eta izango diren guztien’ inguruko dokumentala.
Bestalde, abenduaren 27an Gosaldu Gazte Zukgua ekitaldia antolatu dute. Goizeko 10:00etan Biterin elkartzeko deia luzatu dute, gosaldu eta gazte estrategiaren inguruko asanblada egiteko. Era berean, arratsaldeko 19:00etan Tonbola erotikoa jarriko dute Garinen.
Azkenik, hilaren 28an, egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 10:00etan berriro ere Biterin elkartuko dira, gosaldu eta asanblada egiteko. Ondoren, bazkaldu egingo dute, 14:30etan (txartelak salgai egongo dira hilaren 26ra arte, 5 eurotan Garinen). Arratsaldeko 18:00etan berriz, ekitaldi berezia egingo dute Tilosetan, urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioari atxikimendua adierazteko. Azkenik, gaueko 23:00etan fruitu koktel degustazioa eta karaokea egingo dira, Garinen.
Parte hartzeko deia
Hernaniko Gazte Zukgua asteko antolatzaileek datorren asteko ekintzetan parte hartzeko luzatu die gazte hernaniar guztiei.
Ekintza hauen bidez, ondo pasa, elkar ezagutu, eta gazte erakundea sortzeko nork bere ekarpenak egin ditzala nahi dute.
Gazte Danbada, martxoan
Hainbat herritan bultzatzen ari den prozesua da Gazte Zukgua, eta martxoa inguruan bukatuko da. Lehenago, herri guztietan egin diren proposamenak bildu eta emendakinak aurkezteko aukera izango da, gazte erakundea denen artean sortzeko.
Prozesua amaitzean, martxoa inguruan, Gazte Danbada izeneko festa egingo da.
Gazte Zukgua astea
Abenduak 26, Tximeletak eta pizzak: 19:00etan Garinen.
Abenduak 27, Gosaldu Gazte Zukgua: 10:00etan Biterin.
Tonbola erotikoa: 19:00etan Garinen.
Abenduak 28, Gosaldu Gazte Zukgua: 10:00etan Biterin.
Bazkaria: 14:30etan. (txartelak salgai Garinen, 5 eurotan).
Koktel degustazioa eta karaokea: 23:00etan Garinen.