Gabonen bueltan antolatutako bi kontzertu izango dira asteburu honetan. Lehenengoa gaur izango da: Ozenki abesbatzak eta Hernaniko Musika Bandak 14 kantu interpretatuko dituzte. Bihar berriz, Txistulari Bandak, akordeoilari baten laguntzarekin, beste 8 joko ditu.
14 doinu gozo
Gaur arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Ozenki abesbatzaren eta Hernaniko Musika Bandaren emanaldia izango da, Milagrosan. Bi taldeek elkarlanean, 14 bat abesti interpretatuko dituzte, Imanol Kamio eta Zipri Otxandorenaren zuzendaritzapean. Garai honi dagokionari jarraituta, Gabon doinuak izango dira guztiak. Horietako batzuk, Gabonetako euskal doinu ezagunak izango dira, adibidez, Guridiren Hator, hator, edota Ansorenaren Entzun Meltxor. Beste batzuk berriz, munduko beste txoko batzuetan ezagunagoak dira. Horien artean, Leontovich-en Carol of the bells, Ty Watson-en The little drummer boy, edota Norman Tailor-en Gospel Train. Gabonetako doinuak izango dira denak, eta publikoak izango du laguntzeko aukera, kantuan edo txaloka.
Txistua eta akordeoia, bihar
Biharkoan Gabonetako beste zortzi pieza entzuteko okasioa izango da. Kasu honetan, Txistulari Bandak, akordeoilari baten laguntzarekin, interpretatuak, eta Patxi Apezetxearen batutapean. Kontzertu hau ere, Milagrosako kaperan izango da, eguerdiko 13:00ean hasita. Kantu ezagunak izango dira; tartean, herrikoiak asko. Adibidez, Gau erdian edo Ai! Hau gabaren.
Kanturako aukera gehiago, datozen egunetan
Gabonak izanik, hainbat kontzertu eta emanaldi entzuteko aukera dago egun hauetan Hernanin. Bereziki, kalean kantatzeko aukera izango da, Gabon gauean. Herriko eskoletako haurrak, eta elkarte eta abesbatzak Hernaniko kaleak girotuko dituzte, Olentzeroren etorrera are gehiago alaitzeko.
OZENKI ABESBATZA ETA MUSIKA BANDA
-Gaur, 19:30etan Milagrosan-
-Estalpe batean.
-Carol of the bells.
-Entzun Meltxor.
-Hator, hator.
-Haurtxoaren negarra.
-Elurra maramara.
-Gauerdian.
-The little drummer boy.
-Pat-a-pan.
-Sleep.
-Little christmas suite.
-A Festive Christmas Celebration.
-Gospel train.
-Birjiña maite.
TXISTULARI BANDA
-Bihar, 13:00ean Milagrosan-
-Minue.
-Sei doinu Xuberotar:
-Prima eijerra.
-Txori erresinola.
-Atarratze jauregia.
-Maitea; non zara.
-Argizaria zerutik.
-Zu zira.
-Vals con variaciones.
-Txistulari (Zortzikoa).
-Jingle Bell (Din, dan, don).
-Alborada Navideña II.
-Gau erdian (Gloria).
-Ai! Hau gabaren.