Bost saski zozketatu dituzte aurten Hernaniko Kronikak eta Dobera Euskara Elkarteak, Berriak merkataritza elkartearen laguntzarekin.
Atzo egin zen zozketa, eta bost dira zenbaki saridunak: 3.776arentzak 1go saskia (Aralar tabernan banatua), 4.152arentzat 2garren saskia (Zinkoeneako Kioskoan banatua), 2.417arentzat 3garren saskia (Rioja tabernan banatua), 512arentzat 4garren saskia (Kronikan banatua), eta 1.759arentzat 5garren saskia (Conde, Urbietako kaleko kioskoan banatua).
Saridunek 20 eguneko epea izango dute saskiak jasotzeko. Horretarako, Hernaniko Kronikara edo Doberara deitu behar dute (943 33 08 99) datuak emateko.
15na sari, saski bakoitzean
Sari potoloek osatzen dituzte bost saskiak, eta bakoitza, 15na oparik osatzen dute, gutxienez.
Hernaniko Berriak elkarteko merkatari eta ostalariek jarri dituzte sari guztiak.