Zinema Akademiako Ohorezko Kide izendatu dute Elias Kerejeta gidoilari eta ekoizle hernaniarra. 78 urtetan zehar egindako lana eta bertako zinemari emandako babesagatik saritu nahi izan dute.
Gaur astebete, Elias Kerejeta hernaniarra Zinema Akademiako Ohorezko Kide izendatu zutela.
Gidoilari eta ekoizle hernaniarrak hainbat gidoi idatzi eta beste hainbeste film ekoitzi eta babestu ditu bere 78 urtetan zehar, eta Akademiak lan hori saritu nahi izan du.
Bereziki, eskertu diote «zinemaren bidez memoria gordetzea eta ideia demokratikoak defendatzea, eta estatuko zinemagintzaren forma eta gaiak berritzea». Era berean, frankismo garaian zentsuraren aurka borrokatu zen.
Lehenago ere, beste hainbat sari jasotakoa da Kerejeta. Besteak beste, Gidoien Sari Nazionala, Zinematografiako Sari Nazioala eta Zinema Akademiako Urrezko Domina.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!