Emaitza ederrak Arrasateko akordeoi txapelketan, aurten ere.

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 20a, 01:00

Arrasateko txapelketa izaten da entzute haundientsuena duena, gazteen artean. Aurten ere, hernaniarrek sari dezente ekarri dituzte: Elene Lizeagak urrea lortu zuen, 10 urte arteko A hastapenean; zilarrezkoa, Eider Arozamena, Unai Errasti, Irati Ferreiro, Irantzu Mujika eta Irati Ugaldek. 10 urte arteko A mailan, Leire Balerdik lortu zuen zilarrezko domina. 15 urte artekoetan, C hastapenean, Ainhoa Sudupek urrezkoa irabazi zuen, eta Estebe Atorrasagastik eta Leire Pedrok zilarrezko domina.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!