Portun tokatu da Coviranek ematen dituen 600 euroko sari bat

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 20a, 01:00

Espainiako Estatuan egindako Eguberri-kanpainan 600 euroko 100 sari banatu ditu Coviranek

ainhoa Urbieta zarauztarrak ez du nolanahiko sorpresa hartu. Hainbestean behin Portura etortzen da enkarguak egitera, eta zer da eta, 600 euroko saria tokatu! Co­vi­ranek kanpaina egin du Eguberritarako, eta 600 euroko 100 sari banatu ditu Es­pai­niako Estatuan. Horietako bat tokatu da Portun. Rasca y gana moduan ba­na­tu du saria Coviranek, Por­tu­ko beti-betiko dendan. Fermin eta Miren nagusi berriak ha­rrituta daude, denda hartu orduko saria banatzea tokatu baitzaie: «guretzat pozgarria da denda honetan saria bana­tzea, hasiberritan». Fermin eta Miren Portun bizi dira, eta ilusioz daude Portuko denda txikia hartuta: «Agustinak lan asko egin du hemen eta haren estiloari segi nahi diogu, auzoan lan eginez, ahal den guztia auzoko produktuekin, eta noski, auzotarrentzat».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!