2013ko Udal aurrekontuak onartuko dira gaurko Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 20a, 01:00

Gobernu Taldeak herritarrei aurkeztu zizkien 2013ko Udal aurrekontuak, lehengo astean, eta gaur, Plenoan, aurrekontuak onartzea espero da, 18:00etan Pleno aretoan.

Gaurko Plenoan, besteak beste, 2013ko Udal aurre­kon­tuak onartzea espero da. Arratsaldeko 18:00etan ha­siko da Plenoa, udaletxeko 2garren pixuko Pleno Are­toan, hain zuzen. Udal aurrekontuez gain, ondorengo gaiak azaldu eta onartuko dira: energia elek­trikoaren horniduraren kon­tratua luzatzea, ostegu­netako feriaren araudia behin betiko onartzea, hile­rriko arautegia behin be­tiko onartzea, kredituak ez erabilgarritzat jotzeko eraba­kia, banku etikoa sortzeko Udalaren eta Fiarek elkarte­aren arteko lankidetza-hi­tzarmena sinatzea, eta Herrira mugimenduak aur­keztutako mozioa.

Aurrekontuei emendakinak
Datorren urterako Udal aurrekontuak gaur onartzea espero da, behin emen­dakinak aurkezteko epea bukatu denean. Lehengo astean aurkeztu zuen herritarren aurrean Go­bernu Taldeak aurre­kontuen proposamena. Or­dutik, a­u­kera egon da proposame­nari emen­da­ki­nak aurkezteko, eta EAJ eta H1! alderdiek behin­tzat aurkeztu dituzte. Gaurko Plenoan erabakiko dira behin betiko aurrekontuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!