Sukaldaritza eta gozogintza ikastaroa, langabetuentzat

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 19a, 01:00

Hernaniko Udalak antolatuta, Sukaldaritza eta gozogintza ikastaroa emango da, 5 hilabetez, Hernanin erroldatuta dauden adin nagusiko langabetuentzat. Izena eman daiteke urtarrilaren 11ra arte, Enplegu Sailean (Karobieta 63-Anbulatorio Zaharra). Ikastaroa astelehenetik ostiralera emango da, 09:00etatik 14:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!