«Denboraldiko lehen helburua bete dugu: Superkopa irabaztea»

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 19a, 01:00

Esther Lopez hernaniarra Haro Rioja Voley Club taldeko liberoa da aurten. Primeran egokitu da taldean, eta bikain hasi dute denboraldia.

Haro Rioja Voley Club taldeko libero berria da aurtengo denboraldian, Esther Lo­pez jokalari hernaniarra. Kronikari adierazi dionez, oso gustora dago Lopez talde berrian. «Talde honetan jokatzeko eman zaidan aukerarekin oso pozik eta oso gustora nago».

«Denboraldia bikain hasi dugu»
Oraindik goiz dela dio Lopezek, baina onartzen du «denboraldia bikain hasi» dutela. «Denboraldiko lehenengo helburua zen Espai­niako Superkopa irabaztea, eta lortu dugu». Horrez gain, Superligan lehenengo postuan dago taldea. «Oraindik ez dugu lehenengo bueltarekin bukatu, baina oso ondo ari gara, eta lanean jarraitzeko asmoa dugu». Helburuak ere ez dira makalak. Izan ere, Esther Lopezen hitzetan, «taldearen helburua da Superliga eta Erregina Kopa irabaztea».

Onenen artean
Hernaniko Kirol Elkar­­te­ko boleibol taldean egin zituen bere lehenengo pausuak Esther Lopezek, eta hortik aurrera, gero eta maila altuagoko taldeetan ibili da; besteak beste, Toledo, Ciudad Real, Gas­teiz, Caja de Avila, Burgos, Tenerife, Club Voley Miran­da, eta lehengo urtean, Me­norcako Club Voleibol Ciutadellan. Horrez gain, Europako libero eta jokalari onena izendatu dute hainbat denboralditan, eta taldean ere, hainbat sari irabazi ditu. Horien artean, Champions League bat, 3 Erregina Kopa, 3 Superliga eta 4 Superkopa.

Jarraitzeko asmoa
Haroko taldearekin denboraldi baterako fitxa egin du, baina Lopez gustora dago, eta ezer esateko goiz bada ere, onartzen du: «ni oso pozik nago, eta talde honetan gustora jarraituko nuke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!