Ekintza ugari eta denda zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 19a, 01:00

Herrira mugimenduak ekintza ugari antolatu ditu Gabonetarako. Lehenengoa bihar izango da, Adierazpen Eguna, hain zuzen.

Gabonetarako egitarau bete-betea prestatu du He­rrira mugimenduak. Lehenengoa bihar bertan izango da. Batetik, Adieraz­pen Eguna antolatu dute, ur­tarrilaren 12an Bilbon egin­go den manifestaziorako atxikimendua adierazteko. Beraz, bihar pegatinak jartzeko deia luzatu dute, eta bestalde, dei egin dute preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenak antolatzeko (pegatinak lortzeko edo ekimenak antolatzeko laguntza eska­tzeko: hernanira@gmail.com). Era berean, mozioa aurkeztuko da, 18:00etan udale­txean, Bil­boko manifestaziorako atxikimendua eskatuz. Bestalde, Gari Garaial­deren Zu ikusteko bidean argazki liburua aurkeztuko da, bihar baita ere, 19:00etan Ikatzan. Hurrengo egunetan ekin­tza gehiago izango dira, eta El­kartasun Denda irekita egon­go da, Plazako Kranka dendan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!