Lehenengo postua eta errekor berria Eva Esnaolak, Barzelonako 24 orduetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 19a, 01:00

Lehengo asteburuan Barzelonako 24 orduko proba egin zen Can Dragoko pistetan, eta Eva Esna­ola atleta hernaniarra igo zen po­diumera, lehenengo postuan. Guz­­tira, 210km eta 860m egin zituen, eta lasterketako 12garren orduan Espainiako errekor berria jarri zuen, 118,349km eginda. Bere marka baino hobea egin zutenak 10 atleta gizonezko izan ziren. Ultra-lasterketetako Nazio­arteko Elkarteak antolatzen duen urteko proba garrantzi­tsuene­tarikoa da, Bartzelonako hau.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!