Gutiziak bertsotan, gutiziak ahoan...

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 18a, 01:00

Lau bertsolarik kantatuko dute ostegunean, 20:00etan, Basque Culinary Centerren: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia eta Agin Rezolak. Sarrerak salgai, 20 euroan, Kixkal, Aralar eta Tripontzin.

Kutixia edo gutizia bila dabilenak bertsotan eta aho-sapaiean sumatuko du ostegunean, Basque Culinary Cen­te­rren egingo den Bertso Gu­ti­zia saioan. Luntx batekin bukatuko da, bertso saioarekin hasia. Lau bertsolari ohol­tzan: Maia­len Lujanbio, An­do­ni Ega­ña, Jon Maia, eta Agin Rezola. Gai jartzen: Unai Agirre.
Saio berri-berria dakarkigu aurten ere Bertsolatak, as­paldiko ekitaldi sail haundieneko programaren barruan. «Saioa bera gutizia bat izango da», dio Iraulio Panttalone bertso eskolak, prentsa oharrean. «Eta bestelako gutizia eta aho-gozagarriak dastatu ahal izango dira ondoren BCCko goiko solairuan, ber­ta­ko ikasle eta lantaldeak pres­tatutako dastatze berezian». Elkarlanean antolatu du­te BCCk eta Bertso Eskolak.

Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude 20 eu­ro­an, Hernaniko Kixkal, Ara­lar eta Tri­pon­tzi tabernetan, eta baita BCCn bertan ere:
902 540 866.

Lau sarrera opari, Kronikan
BCCko bertso eta gutizia saiorako sarrerak doan ere lortu daitezke; Kronikara deitzen duten lehenengo 2 pertsonei bina sarrera emango zaizkie.
Zazpi ekitaldi Bertsolatan
Umeen saioarekin hasiko da aurten Bertsolata, bihar bertan. Biteri bete egingo da, urtean zehar ikastetxeetan bertsoa ikasten ari diren ikasleekin. Kantuan izango dira Unai Gaztelu­men­di eta Ane Labaka. Bertso idatzizko saria ere emango da.

Bertsolata
Abenduak 19, Umeen Saioa:
Unai Gaztelumendi eta Ane Labaka. Biteri. 14:30.
Abenduak 20, Bertso Gutiziak:
Egaña, Lujanbio, Maia eta Rezola Basque Culinary Centerren. 20:00. Sarrerak 20 euroan: Kixkal, Aralar eta Tripontzin. Eta BCCn: 902 540 866.
Abenduak 24, Olentzeroa baserriz baserri:
Gabon Eskea, Gudarien plazatik Zikuñaga eta Osiñagara. 15:30.
Abenduak 28, Elkarte Arteko Txapelketa:
Hernaniko 10 soziedade bertsotan. Sagastialden. 21:00.
Abenduak 29, Historiaren Hari Zahar Horri:
Bertsoak musikaz lagunduak, aurkezpen emanaldia. Kamio, Agirre eta Atxega. Biterin. 19:30. 5 euro
Abenduak 31, Urte Zaharretako Erronda:
Gudarien plazan abiatuta, kale jira. 18:00.
Urtarrilak 4, Bertso Jaialdia:
Sebas­tian Lizaso, Igor Elortza, Hodei Ba­rro­so, Iñaki Zelaia, Iker Zubeldia eta Eli Pagola. Biterin. 19:30. Sarrerak salgai, 7 euroan: Tripontzi, Kixkal eta Aralar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!