Neskek estropada irabazi zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 18a, 01:00

Hernaniko arraunlariek Gipuzkoako Federazioaren Saria jokatu zuten atzo Tolosan eta neskek estropada irabazi zuten infantil-kadete mailan. Nesken bigarren taldeak, berriz, hirugarren postua lortu zuen. Mu­til infantilek ere hirugarren postua lortu zuten eta mutil kadeteek, bederatzigarrena. Batel Liga hasi aurretik jokatu zen atzoko estropada eta beste bat ere jokatuko da abenduaren 29an. Elorrabin izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!